Bestak 2023

Txokotoko bestetako zikiro jaterako sarreren salmenta eginen dute ortzegunetik igandera

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 30a, 10:00

Elizondoko Txokoto auzoko bestak ospatuko dituzte irailaren 8tik 10era. Hainbat ekintza izanen dituzte, eta tartean, larunbatean, hilaren 9an, zikiro jatea izanen dute.

Zikiro jaterako txartelak ortzegun honetan, hilaren 31n paratuko dituzte salgai, eta igandea, irailaren 3a, izanen da erosteko azken eguna. Txokoto tabernan eta Antxitonea trinketean paratuko dituzte salgai txartelak, eta 30 euroko prezioa izanen dute.

Otorduaren egunean, bakoitzak bere platera, kubiertoa eta edalontzia eraman beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun