Bestak 2023

Arraiozko bestak ospatuko dituzte ortziralean hasi eta astelehenera arte

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 30a, 09:00

Ortziralean, irailaren 1ean hasiko dira Arraiozko bestak, eta lau egunez besta giroa nagusituko da herrian.

Irailak 1, ortziralea
  • 12:00etan altxaferoa eta txistulariak.
  • Ondotik, bestetako mural margotzea eta haurren jokoak.
  • 14:00etan haurren bazkaria.
  • 16:00etan haurrendako puzgarriak, jokoak eta txokolate jatea.
  • 19:00etan herriari itzulia Tukutuku txarangarekin laxoko plazatik abiatuta.
  • 20:30ean mutil dantzak.
  • 21:30ean baztan zopak Tukutuku txarangarekin.
  • 01:00etan gaupasa Gabenara taldearekin.
Irailak 2, larunbata
  • 10:00etan dianak.
  • 11:00etan karta jokoak eta hamaiketakoa Mardea auzoan.
  • 11:30ean haurrendako arrain harrapatzea Mardeako lixutegian.
  • 17:00etan mus txapelketa Arizti elkartean.
  • 18:00etan herri dantzari ttikien eta gaztetxoen emanaldia.
  • Ondotik, patata tortilla eta postre lehiaketa eta dastatzea.
  • 19:30ean dantzaldia Hauspolariekin.
  • 00:00etan Xakun elektrotxaranga eta DJ Xuritabeltz.
Irailak 3, igandea
  • 10:00etan dianak.
  • 12:00etan itzulia herrian barna erraldoiekin laxoko plazatik abiatuta.
  • 17:30ean Arraiozko XI. Grand Prix.
  • 19:00etan Menditarrak. Ogitartekoak afaldu eta tragoxka hartzeko aukera izanen da.
Irailak 4, astelehena
  • 11:00etan  haurrentzako bizikleta martxa eta jokoak.
  • 14:30ean zikiro jatea Hauspolariek alaiturik. Bakoitzak bere plater eta mahai-tresnak eraman beharko ditu.
  • 20:00etan dantzaldia Hauspolariekin.
  • 00:00etan Gaixoak gu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun