Errugbia ezagutarazteko saioa eginen du BRTk ortzegunean Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 29a, 16:00

Azken asteetan Sunbillan eta Elizondon izan dira BRT Errugbi Taldeko kirolariak errugbia bertze modu batez ezagutarazteko ekintzak egiten. Hurrengo saioa Arizkunen eginen dute abuztuaren 31n, ortzegunean, Lamiarritan. Helburua haurrak zein heldua errugbira hurbiltzea da eta horretarako jokoak, marrazkia, musika... eta bertzelako hainbat ekintza eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun