Bestak 2023

Giro ezin hobean ospatu dituzte bestak Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 29a, 13:00

Giro ederra izan zen Lekarozen nagusi aitzineko astean, herriko besten harira. Asteazkeneko altxaferoarekin hasi eta igandeko herri bazkariarekin akituz, tartean bortz egunez musika, dantza eta ospakizunez gozatzeko aukera izan zuten herritarrek eta bertara hurbildu zirenek.

Antolatzaileek tartetxo hau probestu nahi izan dute herrira etorri den jende guziari eskertzeko, baita egunez egun bestak aitzinera ateratzeko lagundu duten herritar guziei ere. Honekin batera, herriko enpresek diruz eta bertzelako ekarpenen bidez lagundu izana ere aipatu nahi izan dute, ekonomikoki laguntza handia izan baita. Esker mila denei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun