Ikasturte berrirako lan poltsa osatzeko langileak behar ditu Baztan Ikastolak

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 29a, 12:00

2023/24 ikasturteko lan poltsa eratzen ari da Baztan Ikastola, eta bi langile behar dituzte, atzerriko hizkuntzakoa eta musikakoa. Hautagaiek Lehen Hezkuntzako irakasle titulua eta musikako edo atzerriko hizkuntzako (ingelesa) berezitasuna izan beharko dute, baita EGA edo baliokidea ere. Curriculumak bidaltzeko epea abuztuaren 30etik irailaren 6ko 12:00ak arte izanen da, baztan@baztanikastola.eus helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun