Riart Company dantza taldearen emanaldia izanen dute abuztuaren 31n Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 29a, 08:00
Dantza eta bideoaren sektorean aitzindari izatea du helburu Riart Compani konpainiak.

Kultur 23 programaren eskualdeko azken emanaldia izanen da ortzegunean 19:30ean hasita Foruen Plazan

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea erakundea) antolatutako Kultur programaren 28. edizioak kultura eskaintza zabala ekartzen ari da aurten ere gure eskualdera. Abuztuaren 31 bitarte ikusgai dago Bertizen Argako erreginari buruzko erakusketa-proposamen berezia eta bertze jarduera osagarriak egiten ari dira. Eskualdeko ekitaldien artean azkena, abuztuaren 31n izanen dute Elizondon. Riart Company dantza taldea ariko ortzegunean 19:30ean hasita Foruen Plazan.

Riart Company

Riart Company-k zine-dantzarekiko, ikerketa artistikoarekiko eta eszena emanaldiarekiko erakarpen handia du. Dantza eta bideoaren sektorean aitzindari izatea du helburu konpainiak, hainbat diziplina artistikoren interakzioaren bidez, hala nola hiriko dantzak, dantza garaikidea eta parkourra. Ikuspegi berritzailea eta diziplina anitzekoa, dantzaren munduari ikuspegi berri bat eman eta belaunaldi berrientzako inspirazio-iturri izan daitekeena.

Lotura sozialetatik nola atera nahi duten bi gizabanako. Botere- eta mendetasun-estereotipoetatik askatzeko barne-borroka, non bidaia baten bidez haietan ezkutatutakoa aurkitzeko beldurrari aurre egiten dioten. Aitortu nahi ez dugunetik babesteko eraiki dugun pertsonaia hori; denboraren poderioz herrestan daramagun gizarte-hauskortasun eta -frustrazioak, gure izakirik ezkutuena.

Bidaia bisual horretan, ikusleak bikote baten presentzia sentitzen du espazioan, eta diziplinen nahasketak gorputz anizkoitza deitzen du gizakiaren funtsezkoaren bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun