Uda agurtzeko otordua egin dute aniztarrek asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 28a, 10:00

Urtero bezala, uda akabailako xingar-xixtor jatea egin zuten aniztarrek abuztuaren 26an. Eurixka ari zuenez, Plaxa-xarren egin beharrean, frontoian egin zen urteroko hitzordua. Aurten, gainera, egun horretan berean auzolana izan zenez, pintterdia egiteko ere baliatu zen otordua.

Argazkiak eta testua: Maitane Maritorena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun