Donejakue bidearen inguruko solasaldiak izanen dira Arizkunenean heldu den astean

Astelehen, astearte eta asteazken arratsaldean izanen dira ekitaldiak

Nafarroako Donejakue bidearen elkarteek hiru solasaldi antolatu dituzte abuztuaren 28an, 29an eta 30ean Arizkunenean 19:00etan.

  • Abuztuak 28, astelehena: Donejakue bidearen babes juridikoa, Juan Cruz Alliren eskutik.
  • Abuztuak 29, asteartea: Trobadoreak eta erromesak bidean: irudiak eta instrumentuak, Enrique Galdeanorekin. Ondotik, Gloria Alezaren Erdi Aroko musika errezitaldia.
  • Abuztuak 30, asteazkena: Frantziako Donejakue bidea komunikatzea, Patxi Perezen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun