Bestak 2023

Lekarozko bestetara joateko Gan-torri autobusa izanen da bihar

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 25a, 14:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute aurten ere, herrietako bestetara «seguru eta eroso» joateko eta bueltatzeko. Bihar gauen Lekarozera joateko busa izanen da.

Joateko hiru autobus izanen dira. Lehenbizikoa Arraioztik abiatuko da 23:00etan eta hurrengo ibilbidea eginen du: 23:05ean Oronoz-Mugairi, 23:10ean Almandoz, 23:15ean Berroeta, 23:20ean Aniz, 23:25ean Ziga, 23:30ean Irurita, 23:35ean Etxarri eta 23:40ean ailegatuko da Lekarozera.

Bigarren busa 23:55ean Arizkundik abiatuko da: 00:00etan Erratzu, 00:05ean Amaiur, 00:10ean Ordoki, 00:15ean Elizondo eta 00:20ean ailegatuko da Lekarozera.

Azken busa 02:00etan Elizondoko plazatik abiatuko da eta zuzenean Lekarozera joanen da.

Bueltatzeko hiru autobus izanen dira bi norabideetara: Arraioz aldera 03:15ean, 04:45ean eta 06:15ean eta Arizkunerat 03:45ean, 05:15ean eta 06:45ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun