Baztango kultur eta guraso elkarteek 2023/24 ikasturteko kultur jardueren antolakuntzan laguntza jasotzeko dirulaguntzak eskatu ditzakete. 22.000 euroko kontu-saila du udalak dirulaguntza hauetan banatzeko eta irabazi asmorik gabeko Baztango elkarteek eskatzen ahalko dute.
Ondoko ezaugarriak dituzten kultur jarduerak lagunduko dira:
- Euskararen erabilerari laguntzen diotenak.
- Formakuntzak (ikastaroak, lantegiak, solasaldiak…)
- Sormen lanak (erakusketak…)
- Artistikoak (antzezlanak, bideo emanaldiak, kontzertuak...) edo antzekoak
- Herritar guziendako irekiak
- Genero-berdintasuna edota emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa sustatzen dutenak
Kultur proiektua egiteak eta garatzeak zuzenean eragiten dituen gastuek baino ez dute dirulaguntza hartuko.
Deialdia zabalik dago azaroaren 10era arte eta interesatuek Baztango Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, astelehenetik ortziralera 09:00etatik 14:00etara, edo telematikoki udaleko erregistro elektronikoaren bidez.
Deialdiko oinarri eta baldintza guztiak ikusgai daude baztan.eus webgunean.