Ikasturte berriari begira, Elizondoko Giltxaurdi kiroldegiak eskaintzen dituen jardueren proba klaseak eginen ditu heldu den astean. Astelehen, astearte eta asteazkenean izanen dira klaseak:
- Abuztuak 28, astelehena: 18:15etik 19:00etara akrobaziak (6 urtetatik goiti), 19:00etatik 19:45era jumping fitness (10 urtetatik goiti) eta 20:00etatik 20:50era pilates.
- Abuztuak 29, asteartea: 19:00etatik 19:50era body-hit eta 20:00etatik 20:50era ziklo indoor.
- Abuztuak 30, asteazkena: 18:30etik 19:30era irristaketa eta 20:00etatik 20:45era indar jumping.
Gaur da klaseetan izena emateko azken eguna, eta horretarako giltxaurdi@baztan.eus helbidera idatzi edo 948 45 23 01 telefono zenbakira deitu beharko da. Plazak mugatuak izanen dira eta taldeak bete arte ematen ahalko da izena.