Emakume bat erreskatatu dute gaur goizean Xorroxingo bidean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 23a, 15:00

Larrialdi zerbitzuek 42 urteko emakume bat erreskatatu dute gaur goizean Xorroxin ur-jauziko bidean, ustez orkatila hautsita. Zerbitzuek 11:15 aldera hartu dute deia eta bertan izan dira Oronozko suhiltzaileak, mediku ekipoa eta anbulantzia. Zauritua Elizondoko Osasun Etxera eraman dute lehenik, baina handik Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun