Amaiurko Sokatira Taldea tiralari bila ari da

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 23a, 18:00

Amaiurko Sokatira taldeak laster hasiko du denboraldi berria, eta etorkizunera begira taldearen segida bermatu ahal izateko, jende gehiago bilatzen dute. Horregatik, inguruko neska-mutilak bertara hurbiltzera eta sokatira probatzera animatu dituzte. Interesa duen oro taldekideekin jar daiteke harremanetan edo baita taldearen sare sozialen bidez ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun