Errugbia bertze modu batera ezagutzeko jardunaldia eginen du BRTk bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 23a, 19:00

Joan den astean Sunbillan piztu zuen interesa ikusita, BRT Zirkua eginen dute aste honetan Elizondon jokalariek. Haur eta gazteei errugbia bertze modu batean ezagutzera ematea dute helburu, eta jokoak, marrazkiak, musika… izanen dira. Abuztuaren 24an 18:00etan Giltxaurdin eginen dute ekimena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun