Bestak 2023

Arraiozko bestetako zopetako eta zikiroko txartelak salduko dituzte ortzirale eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 23a

Irailaren 1etik 4ra ospatuko dituzte aurten bestak Arraiozen, baina herritarrak prestatzen hasiak dira dagoeneko. Aste honetan zikiroko eta baztan zopetako txartelak salduko dituzte, abuztuaren 25an eta 26an 20:00etatik 22:00etara Batzartegian. Zopetako txartelak 25 euro balioko ditu eta zikirokoak 30. Igandetik aitzinera txartelak 5 euro garestiago izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun