Erabiltzaile iraunkorrendako deialdia da Baztango Udalak egin duena. Jakinarazi duenez, lehenbiziko solairuan pintura tailerra, erabilera anitzeko gela bat, musika taldeen gela eta batzar gela daude; bigarrenean eskulanen gela, dantza gela eta erabilera anitzeko bertze gela bat. Hirugarrenean kontzertu aretoa, hitzaldi aretoa eta erabilera anitzeko bertze gela bat daude.
Eskabidea Baztango Udaletxeko bulego nagusian aurkeztu behar da. Xehetasun gehiago baztan.eus atarian.