Urteroko legez, aurten ere abuztuak 14an herriko frontoia betez eman genien hasiera bestei, eta hortik larunbatera bitarte jende aunitz ibili da herrian goiti eta beheiti, ekitaldi guzietan giro paregabea sortuz.
Besta batzordetik esker mila egun hauetan herrira hurbildu zareten guztiei, baino bereziki esker mila eta zorionak egun hauek aitzinerat ateratzen lagundu eta plazan giro ezin hobea jarri duzuen herritar guziei!