Orri-markatzaileak egiten ikasteko tailerra eginen dute asteartean Elizondoko igerilekuan

Baztango Liburutegi Publikoak Bibliopiszina zerbitzua antolatu du aurtengo udan Giltxaurdin, igerilekuan liburu eta aldizkariak irakurri ahal izateko edo etxera eramateko. Ekimen honen barnean, orri-markagailuak egiten ikasteko tailerra eginen dute asteartean, abuztuaren 22an, 17:00etan. Parte hartzeko bertan eman beharko da izena eta bihar izanen da azken eguna. Parte hartzaileek aizturrak eta kola eraman beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun