Bestak 2023

Gan-torri autobusa izanen da bihar gauen Amaiurko bestetara joateko

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 18a, 14:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute aurten ere, herrietako bestetara «seguru eta eroso» joateko eta bueltatzeko. Bihar gauen Amaiurrera joateko busa izanen da.

Joateko bi autobus izanen dira. Lehenbizikoa Lekaroztik abiatuko da 23:30ean eta hurrengo ibilbidea eginen du: Arraioz 23:35ean, Oronoz 23:40ean, Almandoz 23:50ean, Berroeta 23:55ean, Aniz 00:00etan, Ziga 00:05ean, Irurita 00:10ean, Etxarri 00:15ean, Elizondo 00:20ean, Arizkun 00:30ean, Erratzu 00:40ean, Ordoki 00:45ean eta Amaiurrera ailegatuko da 00:55ean. Bigarren busa 02:00etan Elizondotik abiatuko da eta zuzenean Amaiurrera joanen da.

Bueltatzeko hiru autobus izanen dira: 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Joan-etorria egiteko hiru euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun