Bestak 2023

Oronoz-Mugairiko eta Zigako bestetara joateko Gan-torri autobusa izanen da bihar gauean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 11a, 18:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute aurten ere, herrietako bestetara «seguru eta eroso» joateko eta bueltatzeko. Bihar gauen Zigara eta Oronoz-Mugairira joateko busa izanen da.

Lehen autobusa Amaiurtik abiatuko da 23:30ean eta hurrengo geldialdiak eginen ditu: 23:35ean Erratzu, 23:40ean Lamierrita, 23:45ean Ordoki, 23:50ean Elizondo, 23:55ean Etxarri (Fransenen), 00:00etan Lekaroz, 00:05ean Irurita, 00:10ean Zigara ailegatuko da eta 00:15ean Oronoz-Mugairira.

Bigarrena Arraioz aldetik 00:20ean abiatuko da, 00:25ean Oronoz-Mugairi, 00:30ean Almandoz, 00:35ean Berroeta, 00:40ean Aniz, 00:45ean Zigara ailegatuko da eta 00:50ean Oronoz-Mugairira buelta.

Honez gain, 02:00etan bertze autobus bat abiatuko da Elizondotik, lehenik Zigan eginen du geldialdia eta gero Oronoz-Mugairin.

Bueltatzeko busa Oronoztik abiatuko da eta Zigatik pasatuko da: Amaiur aldera 02:55ean, 04:25ean eta 05:55ean eta Arraioz aldera 03:25ean, 04:55ean eta 06:25ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun