Erratzuko artisauek azoka antolatu dute herriko plazan abuztuko igandeetan, hilaren 13an, 20an eta 27an. Goizez eginen dituzte, 11:00etatik 15:00etara, eta hainbat artisau lan ikusteko eta erosteko aukera izanen da: bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, xaboia, artile lanak, osagarriak, poltsak, eskuz serigrafiatutako arropa…
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.