Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdizko ingurua ezagutzeko ibilaldia eginen dute igandean Artesiagatik abiatuta

Erdiz eta bertako bazkaleku komunala ezagutzeko ibilaldia prestatu du Erdiz Bizirik plataformak abuztuaren 13an. Joan den astean egitekoa bazuten ere, eguraldiarengatik gibelatzea erabaki zuten. Igandean 08:30ean Artesiagako aparkalekutik abiatuta eginen da itzulia, plataformako kideek gidatuta. Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak eraman beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun