Bestak 2023

Euripean baina giro ederrarekin ospatu dituzte arizkundarrek herriko bestak

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 9a, 14:00

Ekainean bertan behera gelditu ziren Arizkungo bestak asteburu honetan errekuperatu dituzte herritarrek. Giro ederrean ospatu dute, hiru egunez ekitaldiak eginez herritar guziendako: kontzertuak, zikiro jatea, mutil dantzak eta haurrendako jolasak. Txopoa goratu eta bota zuten ere, ekainean egiten den bezala. Arizkun Rock festibalaren azken edizioa da errekuperatu ez duten gauza bakarra. Egin gabe gelditu diren gainerakoak heldu den urtean egiteko gogoa ez dutela galdu adierazi dute gazteek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun