Giro ederra Eskolarteko txirrindularitza proban Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 8a

Baztandarra taldeak Eskolarteko txirrindularitza proba antolatu zuen igande goizean Elizondon, eta adierazi dutenez, «eguraldi umela izan arren, txirrindulariak ederki moldatu ziren. Bukaeran trofeoak eta medailak partaide guztiendako izan ziren, Zur-zahar zurgindegikoak eginak». 112 partaide izan zituen probak, horietatik 10 Baztandarra taldekoak eta hiru Sunbillakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun