Txokoto tabernak, Elizondoko Herriaren eta Kaxilda argitaletxearen laguntzarekin, II. Liburu Mikro Azoka antolatu zuen atzo Txokoto auzoan. Antolatzaileek adierazi dutenez, «aski kontent gaude, goizean zirimiri artean prestatu genuen azoka, beldur pixka batekin, baina eguerdi aldera hodeiak joaten hasi ziren eta jendeak azokaz disfrutatzeko aukera izan zuen».
Azokaz gain, liburu aurkezpenak egin zituzten tabernan: Ramon Andresek La bóveda y las voces. Por el camino de Josquin entsegu liburua aurkeztu zuen, Castillo Suarezek Alaska poesia liburua eta Eduardo Romerok ¿Cómo va a ser la montaña un dios? entsegua. «Hunkituta gaude, jendearen eta parte hartzaileen aldetik aski erantzun polita izan genuen. Eskerrak ematea bertzerik ez zaigu gelditzen; antolakuntzan lagundutako lagunei, postuetan egon zirenei eta Txokotora hurbildu ziren guztiei, hain gero ederra sortzeagatik».