Bestak 2023

Zigako San Lorenzo bestak ospatuko dituzte abuztuaren 9tik 12ra

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 7a

Giro ederra izanen dute Zigako San Lorenzo bestetan.

Zigako San Lorenzo bestak ate joka ditugu eta herriko gazteek egitarau oparoa antolatu dute lau egunetarako.

Abuztuak 9, asteazkena

20:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea izanen da. 20:15ean trikitilariak herrian barna ibiliko dira eta 21:00etan baztan zopak janen dituzte. 00:00etan dantzaldia izanen da Bixenterekin.

 

Abuztuak 10, ortzeguna

10:00etan dianak eta 11:00etan meza nagusia izanen dira. 12:00etan luntxa eginen dute plazan aizkora erakustaldiarekin. 18:30ean kantaldia izanen da Erramun Martikorena eta Joxe Angelen eskutik. 20:00etan joaldunak ibiliko dira Hauspolariek taldearekin eta 22:00etan zingar jatea eginen dute.

 

Abuztuak 11, ortziralea

10:00etan dianak eta 11:00etan haur jokoak izanen dituzte. 14:00etan haur eta herri bazkariak eginen dira. 17:00etan puzgarriak izanen dira eta 17:30ean mus txapelketa. 18:30ean pala txapelketako finala jokatuko dute. 19:00etan txokolatada izanen da eta 20:00etan dantzaldia Andonirekin. 22:00etan paella janen dute eta 00:00etan dantzaldia izanen da Andonirekin.

 

Abuztuak 12, larunbata

10:00etan dianak izanen dira. 11:30ean haurren frontenis txapelketa jokatuko dute eta 14:00etan zikiro jatea izanen da Andonik alaiturik. 20:00etan dantzaldia izanen da Joselu Anaiak taldearekin, 22:00etan zingar jatea eta 00:00etan dantzaldia berriz Joselu Anaiak taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun