Euskal rumbaren balizko asmatzaileak ditugu Kilimak taldekoak. Talde gaztea den arren, dagoeneko gerrontzi andana hautsi ditu Euskal Herriko hainbat plazatan. Harrituta geratu ziren ikusleek emandako erantzunarekin eta dagoeneko ez dira gutti beren burua "kilimers" kontsideratzen dutenak. Doinu fresko eta dantzagarrietan ("buenrollismo" generoa?) tartekatzen dituzte ere kritika sozial kutsua dituzten letrak. Ionez Zozaia ez da Zozaiakoa, Zugarramurdikoa baizik, baina Hernanin dute euskalherriratutako Kataluniako doinuak entseatzeko tokia, gaur Arizkunen entzungai. Hark kontatu digu taldeaz gehiago.