Satorrak hiltzeko legez kanpoko gailu bat erabiltzeagatik baztandar bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 3a, 15:00
Foruzaingoak atzemandako satorrak hiltzeko legez kanpoko gailua.

Ingurumenaren ikerketa taldeko foruzainak satorrak hiltzeko legez kanpoko gailu bat erabiltzeagatik ikertzen ari dira Baztango gizaseme bat. Errepidearen ondoko eremu batean gailu hori prestatzen ari zela harrapatu zuten. Horrelako gailuak baimenik gabe erabiltzea debekatua dago Nafarroan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun