Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren (EEPF) bozkaketaren puntua gai-ordenetik kendu zuten Mexikon egindako Nazioarteko Pilota Federazioaren ez-ohiko bileratik. Erabaki horrek momentuz EEPFren aukerak atzeratzen zituela zirudien, baina, kontua ez da hor geratu. Izan ere, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren presidentea den Xavier Cazaubonek hainbat federazioen ordezkariak kanporatu ditu izandako jarreragatik. Orain mahai berria osatuko da, EEPFrekiko lagungarriagoa izan daitekeena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!