‘Negua joan zen ta’ kantaldia izanen dute abuztuaren 5ean Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 3a, 20:00
Kalakan taldean ezagun egin den Thierry Biscaryren laguntza izanen dute kantaldian.

Antiguotarrak taldeak emanen du, Thierry Biscaryren laguntzarekin, larunbatean 19:00etan Otsondo gelan

 

Negua joan zen ta’ goiburupean, kantaldia emanen du Antiguotarrak taldeak, Thierry Biscaryr Nafarroa Behereko musikariaren laguntzarekin abuztuaren 5ean, larunbatean 19:00etan Amaiurko Otsondo gelan. Amaiurko Otsondo Barride elkarteak antolatu du emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun