Bestak 2023

Arizkungo besta ttikiak ospatuko dituzte aste hondarrean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 3a, 08:00
Besta tttikiak ere txopo goratzearekin hasiko dituzte Arizkunen.

Arizkungo gazteek antolatuta Arizkungo besta ttikiak ospatuko dituzte aste hondar honetan, ortziraletik igandera. Ortzirale arratsean kontzertuak izanen dituzte, larunbatean zikiroa eta igandean mariatxiak eta katiuska jaurtiketa, bertze hainbat ekitaldiren artean.

Abuztuaren 4an, ortziralean 18:00etan, haurren arteko futbol partida jokatuko dute. 19:15ean txopo goratzea eta bandera dantza. 20:15ean patata tortilla lehiaketa eta ondotik luntxa. 23:00etan kontzertuak eskainiko dituzte Ithaka, Aingura, Killimak eta DJ Vebtura taldeek.

Abuztuaren 5ean, larunbatean 10:00etan argi soinuak izanen dituzte. 11:00etan mus zimizte. 14:30ean zikiroa. 17:00etan Igandea txaranga. 19:00etan dantzaldia plazan Andonirekin. 21:00etan mutildantzak, gaita eta Larraindantza. 23:00etan dantzaldia Andoni Mitxelena, DJ Ventura eta DJ Aimar Oskarizekin.

Abuztuaren 6an, igandean 12:00etan herriko luntxa izanen dute. 13:00etan Los Cazahuetes mariatxiak. 16:00etan katiuska jaurtiketa. 17:00etan haurren ginkana. 20:00etan txopo botatzea eta 20:30ean Gaixoa Ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun