‘Aniztasunak’ erakusketa ikusgai izanen da abuztuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 1a, 14:00
Zenbait margolan, eskultura eta instalazio biltzen ditu Arizkunenean abuztu osoan ikusgai izanen den 'Aniztasunak' erakusketak.

Abuztuaren 1etik 31ra zortzi artisten lana ikusgai izanen da Arizkunenean

Zortzi artisten lana biltzen duen ‘Aniztasunak’ erakusketa ikusgai izanen da abuztuaren 1etik 31ra Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Baztango udalak, Eskuahaldunak Eskultoreen Elkartea, Ereite Elkarte Multikulturala, Billabonarte elkartea eta bertze zenbait erakunderen laguntzaz antolatutako erakusketa honetan, Angel Navas., Hector Luna, Arantxa Munita, Ramon Balerdi, Paz Treuqil, Jon Iñaki Ormazabal, Elena Arrese eta Uxue Lasaren lanak daude ikusgai.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren lehen artikulua du oinarri erakusketak: «Gizaki guztiak aske eta berdin jaiotzen gara duintasun eta eskubideetan eta arrazoiaz eta kontzientziaz hornituta, anaitasunez jokatu behar dugu elkarren artean». Erakusketa egunero zabalik izanen da 17:00etatik 21:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun