Orbit Musicians proiektuaren kontzertua izanen dute igandean Berroetan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 28a, 18:00
Orbit Musicians bikotea eta Gandeia eta Garxitos anaiak ariko dira.

Liesbeth eta Yorrick biolin jotzaile profesionalek osatzen dute Orbit Musicians proiektua. Asmoa munduan barrena doako 100 kontzertua ematea da, eta horien artean lehenengoa Berroetan emanen dute.

Kontzertua 19:00etan izanen da Berroetan eta bi musikariek gonbidatuak ere izanen dituzte: Gandeia eta Garxitos anaiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun