Erratzuko artisauek azoka eginen dute igandean herriko plazan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 28a, 12:00

Igande honetan ere, uztailaren 30ean, Erratzuko artisauek azoka antolatu dute herriko plazan. Goizez izanen da, 11:00etatik 15:00etara, eta hainbat artisau lan ikusteko eta erosteko aukera izanen da: bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, xaboia, artile lanak, osagarriak, poltsak,  eskuz serigrafiatutako arropa…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun