Baztango udalak oroigarria eman zion uztailaren 24an Jon Pacheco Dozagarat, Donostiako Real Sociedad futbol taldeko jokalariari. Donostiako taldean egiten duen lana ez ezik, berriki Espainiako 21 urtez beheitiko selekzioarekin txapeldunorde izan da Europako txapelketan. Fernando Anbustegi alkatearen eskutik hartu zuen oroigarria eta trukean, bere kamiseta eman zion Baztango herriari. Argazkia: Ondikol
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.