Bestak 2023

Erraldoien topaketa egin dute Elizondoko besten aitzineko larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 24a, 16:00

Gaur eguerdian botatako txupinazoarekin hasi dira Elizondoko bestak. Aitzinetik, asteburuan hainbat ekitaldi izan dituzte. Larunbat goizean Elizondoko eta Doneztebeko konpartsen senidetzea efub zuten plazan eta ondotik karrikaz karrika ibili ziren. Arratsaldean konpartsen emanaldia izan zuten Baztan pilotalekuan. Baztango Gaitariak, Elizondoko Gaitariak, Baztango dantzariak eta Baztan ikastolako dantzari txikiak ere aritu ziren. Same Roots eta Neskatasuna taldeen kontzertuarekin borobildu zuten larunbat arratsa. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun