Hogei bat lagun aritu ziren larunbatean Elizondon auzolanean. Bertzeak bertze, argazkian ageri den bezala, Jorge Oteizak herriari emandako eskultura garbitu eta margotu zuten auzolanean. Gainera, espaloietako belarrak kendu zituzten eta elizako kolunpioen hesiak margotu zituzten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.