20 liburu-denda eta argitaletxek parte hartuko dute azokan: Akelarre, Alberdania, Arcos, Balea Zuria, Boltxe Kolektiboa, CNT, Comic Dragons, Dakit, Denonartean, Eunate, Igela, Kaxilda, Kaxkamelon, Mintzoa, Maiatz, Muga, Pamiela, Sare antifaxista, Txalaparta eta Walden.
Honez gain, musika izanen da karrikan eta liburu aurkezpenak antolatuko dituzte. Zehazki hiru liburu aurkezpen izanen dira: Ramon Andresek La bóveda y las voces. Por el camino de Josquin entsegu liburua aurkeztuko du 12:00etan, Castillo Suarez Alaska poesia liburuaz arituko da 17:00etan eta Eduardo Romerok ¿Cómo va a ser la montaña un dios? entsegua aurkeztuko du 18:30ean. Romeroren aurkezpenarekin batera Erdiz Bizirik taldeko kideek solasaldia emanen dute.