Baztango Udalak artearen ibilbidea antolatu du aurten ere

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 21a, 19:00
Diana Iniestaren 'Allegro vivace' erakusketako margolana.

15 arte erakusketa bisitatzeko aukera izanen da uda honetan eskualdean, eta denak ikusten dituzten artean sariak zozketatuko dituzte

Baztango Udalak Artearen Ibilbidea ekimena antolatu du aurten ere, bailarako artistak ezagutzera emateko eta herritarrei erakusketak ikustera animatzeko. Denetara 15 erakusketa izanen dira ikusgai hurrengo hilabeteetan:

  1. Jose Mari Apezetxearen pintura erakusketa Erratzuko Zubietea etxean egonen da ikusgai uztailaren 28tik abuztuaren 15era, 18:00etatik 20:00etara.
  2. Roque Lasaren pintura erakusketa ere Zubietean egonen da ikusgai uztailaren 28tik abuztuaren 15era, 18:00etatik 20:00etara.
  3. Diana Iniestaren Allegro vivace pintura erakusketa Erratzuko pintura lantegi-eskolan, 18:30etik 20:30era. Uztailean 21etik 23ra eta 29tik 31ra egonen da ikusgai, eta abuztuan 1etik 4ra, 9tik 15era, 19tik 25era eta 30etik 31ra.
  4. Javier Zugastiren Baztan pintura erakusketa Erratzuko lixutegian dago ikusgai, astelehenetik ortziralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta besta egunetan 12:00etatik 14:00ra eta 18:00etatik 21:00etara.
  5. Xabier Soubeleten Itzalargiak pintura erakusketa Arizkungo Sasternea etxean egonen da ikusgai uda osoan, ortzegunetik igandera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  6. Arizkungo Santxotena museoko eskultura parkea irekia egonen da abuztuaren 31ra arte, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era eta igandetan 11:00etatik 14:00etara.
  7. Teresa Lafraguaren Generos del espacio pintura erakusketa Arizkungo Santxotena Museo Parkean egonen da ikusgai abuztuaren 1etik urriaren 1era, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era eta igandetan 11:00etatik 14:00etara.
  8. Iruritako Dorrea Jauregizarrea irekia egonen da irailaren 17ra arte, asteazkenetik iandera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
  9. Enedina Rodriguez Fernandezen Miradas al Bidasoa akuarela erakusketa Iruritako Jauregian egonen da ikusgai abuztuaren 5etik 31ra, egunero 17:00etatik 20:00etara.
  10. Tomas Sobrino Habansen Cuatro estaciones pintura erakusketa Elizondoko Arizkuneneko lehenbiziko solairuan egonen da uztailaren 29tik irailaren 3ra, astelehenetik ortziralera 18:00etatik 21:00etara eta asteburu eta besta egunetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara.
  11. Jose Luis Alzugarai Galarregiren pintura erakusketa Elizondoko Jaime Urrutia 3ko erakusketa gelan egonen da irailera arte, asteazkenetik ortziralera 18:30etik 20:30era eta larunbat eta besta egunetan 12:00etatik 13:30era eta 18:30etik 20:30era.
  12. Aniztasuna pintura talde erakusketa Arizkunenean egonen da ikusgai abuztuaren 1etik 30era, asteartetik larunbatera 17:00etatik 19:30era.
  13. Ana I. Gonzalez Diez 'Ananda'ren pintura erakusketa iraunkorra Elizondoko Mila-Ananda erakusketa zentroan dago ikusgai, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30era.
  14. Mila Estebanen pintura erakusketa iraunkorra ere Mila-Ananda erakusketa zentroan dago ikusgai, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30era.
  15. Fernando Gorostidiren Estudio abierto pintura erakusketa Elizondoko Jaime Urrutia 15eko lehenbiziko solairuan egonen da abuztuaren 3tik 31ra, 20:30etik 00:00etara.

Baztango Udalak Artearen Ibilbidean parte hartzeko txartelak banatuko ditu, eta bertan erakusketa bakoitzeko zigilu bana biltzen ahalko dira. 16 urtetik goitikoek parte hartzen ahalko dute ibilbidean eta zortzi zigilu edo gehiago eskuratzen dutenek txartela erakusketan bertan utzi beharko dute irailaren 15a baino lehen, hiru sariren zozketan parte hartzeko. Lehenbiziko saria bi lagunendako afaria izanen da, bigarrena Baztango Zaporeak elkarteko produktuen zareto bat eta hirugarrena Baztango liburu sorta bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun