Aintzane Ariztegi eta Ane Fagoaga

«Emakumeak gero eta ahaldunduagoak gauden bitartean gizonen partetik ez da apenas aurrerapausorik ematen»

Xorroxin irratia 2023ko uzt. 20a, 13:00

Baztan-Bidasoako neska* gazteen topaketak eginen dituzte larunbatean Elizondon. Antolakuntzako Ane Fagoaga eta Aintzane Ariztegirekin egon gara egitarauaz, bestetako jarrera matxistez eta abar luzeaz solasean.

Fagoagak azpimarratu du belaunaldi berriak ahaldunduagoak ikusten dituela: «Orain norbaitek gure espazioa inbaditzen badu momentuan erantzuten dugu». Baina, Ariztegiren aburuz  «emakumeak gero eta ahaldunduagoak gauden bitartean gizonen partetik ez da apenas aurrerapausorik ematen». Horri gehitu dio «gizonen arteko aliantzak hautsi behar direla: norbait erasotzailea bada edo zerbait gaizki egin badu ez da deus pasatzen hori gaizki dagoela errateagatik eta mugimendu feministak erraten duenarekin bat egitea». Fagoagak jarraian: «gizonek ere paper garrantzitsua izaten ahal dute bigarren lerro batean guk erraten dugunari ere babesa ematen. (...) Aunitzetan herrietan erasotzailea ezaguna baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun