Joseba Otondo, BTE

Frantziako egoerari buruzko merendu-afaria

Xorroxin irratia 2023ko uzt. 19a, 13:00

Baztango Talde Ekosozialak antolatua, Parisko militante bat egonen da hizlari. Hitzordua ortzegunean, 19:30ean, Amezti elkartean. 

Joseba Otondok azaldu duenez «azken aldi honetan solasbide izaten ari da Frantzia, azkeneko asteetan bereziki, denek jakinen duten bezala gazte baten erailketa izan zelako eta ondotik oldarraldi sozial alimaleko bat, eta hori komunikabide guzietan hizpide izan da. Hori baino lehen erretreten gaineko erreforma zela eta Frantzia guzia xutitu zen erretreten erreforma hori onartzen ez zuela errateko eta orain dela urte batzuk jaka horien edo txaleko horien mugimendu guzia izan genuen. Tarteka-marteka, beraz, Frantziatik holako mugimendu sozial handiak etortzen dira, eztabaida politikoa baldintzatzen dutenak, eta horien gainean gehiago jakin nahiko genuke». 

Hurbiltzen denak merendatzeko zerbait eramatea ere eskertuko dutela jakinarazi dute antolakuntzatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun