Gaur goizean Fernando Anbustegi Baztango alkateak harrera egin die Oporrak bakean egitasmoarekin eskualdera uda pasatzera etorri diren haur sahararrei. Haurrez gain, Saharaztango kide diren harrera familiei eta Saharako herriaren ordezkariei ere zuzendu diete ekitaldia. Tartean izan da Mohamed Abdalahi Ragani (Galiani), Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoak Nafarroan duen ordezkaria.
Urtero bezala, talde argazkia egin dute udaletxearen aitzinean eta gero bilkura aretoan egin dute ekitaldia. Anbustegik, Raganik eta Saharaztaneko Arantxa Gamiok hartu dute hitza, eta akitzeko alkateak opari bana eman die bederatzi haurrei.