Arras Baztan fundazioak balkoiak eta leihoak apaintzeko Baztan mailako III. Loraldi sariketa antolatu du, eta herritarrak parte hartzerat gonbidatu ditu. Herrietako «ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea» da lehiaketaren helburua, «landareek eta loreek bizitzeko herri eder eta gozagarriagoak egitera laguntzen dutelako».
Baztandar guztiek parte hartzen ahalko dute lehiaketan eta izen ematea abuztuaren 4ko 12:00ak arte egonen da irekia. Interesa dutenek baztan@arrasbaztan.eus helbidera idatzi, 948 580 006 telefono zenbakira deitu, edo Balleko Etxerat hurbildu beharko dute (astelehenetik ortziralera 09:00etatik 14:00etara). Izen abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila eman beharko dira.
Sari banaketa abuztuaren 12an izanen da, Bertan egunean, Elizondoko plazan 12:00etan. Guztira sei sari emanen dituzte, guztiak maila berekoak; Arras Baztanen elkartuta dauden ekoizle, saltoki eta zerbitzuetan erabiltzeko 50 euroko bonua. Lehiaketaren oinarriak eta informazio guztia ikusteko egin klik hemen.