Saharatik etorritako haurrei harrera ekitaldia eginen diete bihar goizean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 17a, 15:00

Bederatzi neska-mutiko ailegatu dira eskualdera Saharaztanen Oporrak bakean egitasmoaren eskutik

Saharaztanek martxan paratu du bertze behin Oporrak bakean egitasmoa, Nafarroako ANAS elkartearekin eta Frente Polisarioarekin lankidetzan. Egitasmoaren helburua Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren haurrak udan eskualdera ekartzea da, bero itogarritik eta gerra testuingurutik ateratzeko.

Uztailaren 10ean bederatzi neska-mutiko etorri ziren: Sidenna, Nana, Mohamedu, Kente, Mohamed, Salmi, Shidahmed, Haya eta Agdafna. Ohikoa den bezala, Baztango Udalak harrera eginen die haurrei, harrera familiei eta ANAS elkarteko eta Frente Polisarioko ordezkariei. Bihar, uztailaren 18an, 11:00etan udaletxean izanen da ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun