Gan-torri autobus zerbitzua izanen da igandean Baztandarren Biltzarran

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 14a, 19:00
Irudia: Valledebaztan.com

Baztango Udalak eta Baztandarren Biltzarra elkarteak autobusa antolatu dute berriz ere herriz herri, goizean Elizondora joateko eta gauean herrietara bueltatzeko

Elizondora joateko bi bus linea izanen dira

Bat Almandoztik abiatuko da 09:30ean, Berroetatik pasatuko da 09:40ean, Aniztik 09:45ean, Zigatik 09:50ean, Oronoz-Mugairitik 10:00etan, Iruritatik 10:15ean, Lekaroztik 10:20ean eta Elizondora 10:30ean ailegatuko da.

Bigarren busa 09:45ean Amaiurtik abiatuko da, Erratzutik 09:55ean pasatuko da, Arizkundik 10:00etan eta Azpilkuetatik 10:10etan, eta Elizondora 10:30ean ailegatuko da.

 

Bueltatzeko bortz bus txanda izanen dira, bi norabideetan

  • Almandoz aldera 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan eta 04:00etan.
  • Amaiur aldera 00:30ean, 01:30ean, 02:30ean, 03:30ean eta 04:30ean.

Honez gain, antolatzaileek oroitarazi dute Elizondoko Santiago eta Jaime Urrutia karrikak hetsiak egonen direla igandean 10:00etatik 14:00etara, desfilea dela eta.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun