Erratzuko eliz ataria erori da

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 11a, 12:00
Erratzuko San Pedro elizako eliz ataria erori egin da berriki. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Erratzuko bestak akitu berritan, aspaldian egoera kaskarrean zegoen San Pedro elizako ataria erori egin da. Erori baino lehen, eremua hesitua zegoen segurtasunagatik. Zorionez, eliz atariaren erortzeak ez zuen bertzelako kalterik sortu, inguruan ez zegoelako inor. Bizilagunek asots handia aditu omen zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun