Elizondoko Konpartsak uztailaren 22an eginen duen ikuskizunerako sarrerak salduko dituzte astelehenean

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 11a, 16:00
Argazkia: Ondikol.

Santioetarako berotzen hasteko, Elizondoko eta Doneztebeko konpartsek dantza eta musika ikuskizuna eginen du uztailaren 22an Baztan pilotalekuan 18:00etan.

Emanaldiko sarrerak heldu den astelehenean, uztailaren 17an, Merkatuko plazan salduko dituzte 19:00etan. Txartel bakoitzeko bi euro ordaindu beharko dira eta gehienez ere hamar erosten ahalko dira pertsonako. 2021-2023 urteen artean sortutakoak sarrera debalde izanen dute, eta altzoetan jarri beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun