Allegro vivace
Ia 30 lanek osatzen dute Iniestaren azken bilduma, iraila eta ekaina artean eginak, Allegro vivace izenpean. Kanpoan eta tailer barnean margotutako koadroak dira, paisaiak, loreak eta amatasuna izanik lanen gai nagusia. Momentuko edertasuna irudikatu nahi du margolanetan, hortaz, pintzelkada arin eta azkarrez eta kontraste handiarekin sortu ditu irudiak, bizitasuna eta berehalakotasuna ematen dutenak.