Bestak 2023

Azpilkuetara joateko Gan-torri zerbitzua izanen da bihar gauean

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 7a, 18:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute aurten ere, herrietako bestetara «seguru eta eroso» joateko eta bueltatzeko. Bihar gauen Azpilkuetara joateko busa izanen da.

Azpilkuetara joateko autobusa Lekaroztik abiatuko da 23:30ean eta ondoko ibilbidea eginen du: 23:35 Arraioz, 23:40 Oronoz, 23:50 Almandoz, 23:55 Berroeta, 00:00 Aniz, 00:05 Ziga, 00:10 Irurita, 00:15 Etxarri, 00:20 Elizondo eta 00:30 Arizkun, 00:35 Erratzu eta 00:45 Amaiur. Azpilkuetara 00:55ean ailegatuko da. Bigarren autobusa 02:00etan Elizondotik abiatuko da eta zuzenean joanen da Azpilkuetara.

Bueltatzeko hiru autobus izanen dira, 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun