Bestak 2023

Elizondoko bestetako zikiriko txartelak uztailaren 13an salduko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 7a, 18:30

Elizondoko Besta Komisioa prestaketa lanetan ari da buru-belarri, eta urtero bezala, zikiroko txartelak aldez aurretik salduko dituzte aurten ere. Uztailaren 13an, ortzeguna, Herriko Etxean izanen da salmenta 19:30ean. Txartel bakoitzak 35 euro balioko ditu eta pertsonako gehienez ere bortz erosten ahalko dira. Ohartarazi dutenez, aurten bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du bazkarira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun